LAN ETNOGRAFIKOA MAIDER
LAN ETNOGRAFIKOA / KIROLA ETA KONTSUMISMOA
Kirolaren inguruan lan etnografiko bat egiteko gaia kirola eta kontsumismoa gaia aukeratu dut.
Orain dela hamarkada batzuk kirola bakarrik batzuentzat zen, maila sozioekonomiko altua zutenentzat zehazki. Orain berriz maila sozioekonomikoak ez du hainbeste mugatzen kirola egiterako orduan.
Gaur egun kirola egitea bizimodu osasuntsuarekin eta ongizatearekin lotzen da eta horren ondorioz kontsumo behar batzuk sortu dira gizartean. Iragarkietan ikus dezakegu nola xaxatzen gaituzten kirol produktuak erosteko, geroz eta teknologia berriagoekin eta eskaintza zabalago batekin. Kirola egiteko arropa eta gailuak soilik saltzen duten dendak ere badaude.
Orain dela urte batzuk kirola arropa zaharrekin egiten zen, pertsona bakoitzak asko esanda bi zapata pare zituzten eta askotan deportibak anai-arrebekin txandaka erabiltzen zuten.
Nik Oñaiko kirol kontsumoa aztertuko dut bertako kirolari batzuei elkarrizketa eginez.
Kontsumismoaren gaia aukeratu dut, betidanik egin dudalako kirola eta orain dela gutxi konturatu naizelako zenbat tramankulu eta gailu dauden kirola egiteko. Kirola egiten hasi nintzanean ez nuen horrelakorik ezagutzen eta orain nire inguruko kirolariak geroz eta gehiago erabiltzen hasi direla konturatu naiz. Beraz, pentsatu nuen interesgarria izango litzatekeela horrelako gai batean murgiltzea. Nire ingurukoez aparte, kalean, telebistan,interneten, iragarkietan, dendetan, eta abarretan ere geroz eta indar gehiago hartzen ari dela konturatu naiz. Gaur egun osasuntsu egotea bizitza on bat izateko beharrezkoa da gizartearen gehiengoarentzat eta osasuna kirolarekin lotzen da zuzenean, nik ez dut horrela ikusten, gizartearen behar bat sortu da eta niri pertsonalki larria iruditzen zait, kontuan hartuta honek dakarren kontsumismoa eta kapitalismoaren handitzea (osasunaren gaia aipagarria iruditzen zait baina lan hau ez doa hortik bideratuta).
Etnografia hau egiteko erabili dudan metodologia hiru elkarrizketa izan dira. Elkarrizketak Oñatiko bi emakume kirolariei egin dizkiet. Ordubete inguruko elkarrizketak izan dira biak.
Elkarrizketetan noiz hasi ziren kirola egiten galdetu nien, zer erabiltzen zuten, zenbat diru ordaintze duten,... galdetu diet.
Lehenengo idatziko dudan elkarrizketaren azalpena Oñatiko kirolari konkretu batek urtean zenbat diru gastatzen dituen azaleratuko dut, bigarren eta hirugarrenean berriz, helduagoak direla kontuan hartuta, orain dela hamarkada batzuetatik ona zela aldatu den kirolaren kontsumoa azaleratzen saiatuko naiz.
Lortu dudan informazioa banan banan azalduko dut. Elkarrizketatan atera dudan informazioa pertsona bakoitzak esan didana desberdinduko dut. Hartutako informazioa honako hau da:
Lehenengo elkarrizketatua Ainara izeneko 20 urteko neska bat da. 10 urterekin hasi zen kirola egiten Oñatiko Aloña mendi kirol elkartean, futbol eskolan, gero 12 urterekin futbol taldean sartu zen eta gaur egun bertan jarraitzen du. Orain dela 9 hilabete korrika egiten hasi da eta herrietako lasterketa txikiak egiten ditu, horretarako astean 4-5 aldiz korrika egitera joaten da.
Futbolerako 5 pare zapata ditu eta korrika egiteko 4 (2 mendirako eta beste 2 bidean korrika egiteko). 9 zapata desberdin ditu Ainarak kirola egiteko, gutxienez 900 € gastatu ditu guztira, zapatetan bakarrik.
Ainarak kontatu zidan 200€ gastatzen dituela urtean kirola egiteko arropatan,gutxi gora-behera. Eta lasterketa bakoitzean 15-20€ .
Gel €.aki energetikoa ere hartzen ditu potsa bakoitzak 2 € balio di€ Horrelakoak energia eta potentzia gehiago izateko hartzen ditu.
Azkenik, ea teknologia berrietan oinarritutako gailurik zuen galdetu nion eta garmi markako erloju bat du, erloju horrek pultsazioak, erritmoa, kilometroak, … adierazte...u korrika egiten duzun bitartean.
Ainarak korrika egiten hasi zenetik futboleko gastuak barne 2.000€ gastatu ditu gutxi gora-behera 2017. urtean.
Hurrengo elkarrizketatua Maria izan zen 58 urteko korrikalaria. Maria 17 urterekin hasi zen korrika egiten Oñatiko beste zale batzuekin. Urteak pasa ala Mariak lasterketa ugari irabazi ditu eta gaur egun oraindik parte hartzen jarraitzen du zenbait lasterketetan. Elkarrizketa hau egiterako orduan pentsatu nuen interesgarria izango litzatekeela 17 urte zituenetik gaur egunera gauzak nola aldatu diren galdetzea.
Mariak esan zidan korrika egitea hasi zenean etxeko arropa zaharrekin entrenatzen zuela, agian fraka motz batzuk erosten zituela, pare bat bakarrik. Korrika egiteko oinetakoak bere neba zaharrarenak ziren eta txandakatu egiten zuten oinetakoak erabiltzeko egunak.
Urteak pasatu ziren eta bere zapatak zituen korrika egiteko eta arropa pixka bat berriagoa, baina ez asko. Urteak aurrera joan ala kirolaren merkatuak gora egin eta kirol arropa, oinetako eta teknologia geroz eta gehiago zeuden eskuragarri.
Gaur egun Mariak 3 oinetako pare ezberdin ditu, bat mendian korrika egiteko, beste batzuk errepiderako eta beste batzuk lasterketetarako bakarrik. Arropari dagokionez, iada ez du etxean dituen kamiseta zaharrak erabiltzen, kirola egiteko arropa espezifikoa erosten du noizean behin. Teknologiari dagokionez Ainarak bezala taupadak neurtzeko (pultsometroa) bat erabiltzen du, horrek bere gorputzaren erritmoa eta abiadura kontrolatzen laguntzen dio. Nahiz eta pultsometroa orain dela urte asko asmatu ez zen ohikoena zaletasuna besterik ez zutenak holakorik erostea. Mariak esaten duenez “horrelako tramankuluak profesionalak bakarrik erosten zuten garai horietan” orain dela 10 urtetik du Mariak pultsometro bat.
“Elikagai”energetikoei dagokionez, lasterketetan hasi zenean platano bat jan eta horrekin konformatzen zen, gaur egun ere horrela da baina noizean behin gel energetikoren bat edo beste hartzen ditu.
Hirugarren eta azken elkarrizketatua Amaia da. 48 urteko eskubaloi jokalari ohi bat. 12 urterekin hasi zen Aloña Mendi kirol elkartean jolasten eta 23rekin utzi. Gaur egun oraindik Amaiak eskubaloiarekin lotura izaten jarraitzen du.
Amaiak kontatu zidan aldaketa batzuk ikusi dituela berak jolasten zuenetik gaur egunera bitartean.
Entrenametuak zeukan txandal bakarrarekin egiten zuen. Negua bazen, luzearekin, uda bazen berriz, motzarekin, baina bakarrik bi txandal zituen (gaur egun ez bezala Amaiak ez zuen kiroldegian jolasten bere azken urteak heldu arte, kalean zegoen kantxa batean jolastu eta entrenatzen zuten). Erabiltzen zituen oinetakoak “deportibak” bakarrak ziren eta ez zituen bakarrik eskubaloirako erabiltzen, batzuetan kalerako ere erabiltzen zituen. Amaiak esaten duenez gaur egun eskubaloiko jokalari bakoitzak zapata espezifikoak dituzte bakarrik eskubaloian jolasteko eta ia derrigorrezkoa dela izatea, ustez lesioak saihesten dituela (berak ez du hori uste. Bere garaian ez baitzeuden lesio gehiago).
Amaiak ere aipatu zidan orain belaunetako babesgarriak erablitzen direla, bere garaian lesioa zutenek bakarrik erabiltzen zuten horrelakoak eta ez jokalari guztiak gaur egun bezala.
Arropak ere desberdinak direla esaten zidan Amaiak, oraingoa askoz material arinagoekin egiten omen dira. Lehen arropa astuna eta zabalak zirela zioen amaiak.
Orain jokalari batzuk galtzerdi luze eta estu batzuekin jolasten dutela azaldu zidan, bere garaian horrelakorik ez zela ere azaldu zidan.
Elkarrizketa hauekin atera ditudan ondorioak honako hauek dira:
Gizartean kirol produktuekiko behar bat sortu dela urteak aurrera joan ahala eta denborarekin behar geroz eta gehiago sortzen ari garela. Kirola iada ezin daiteke “edozein modutara” egin, gure arropa zaharrekin eta kirolerako oinetako bakar batekin ere, gaur egun korrika egiteko oinetako batzuk, futbolean jolasteko beste batzuk, eskubaloirako beste batzuk, saskibaloirako, esku-pilorako, tennis, futbito, mendirako, squash, … kirol bakoitzak bere oinetakoak eta osagarri zehatzak erabiltzen dira.
BIBLIOGRAFIA:
http://recursos.cnice.mec.es/edfisica/publico/articulos/articulo15/deporte_y_consumo.pdf
Comentarios
Publicar un comentario