Gure burua ezagutzen
Euskal Herriko antropologian, hiru fase ezberdin bereiz daitezke:
Lehenengo etapan (1918-1936) Eusko Ikaskuntza sortu zen, euskal kultura eta gizarteari buruzko lehen antropologia ikerketa sistematikoak burutzea bermatzen zuena (hala ere, aurretik ere bazeuden euskal kulturaren ikerketak). Telesforo Aranzadi eta Joxemiel Barandiaran izango ziren garaiko pertsona garrantzitsuak euskal antropologiaren esparruan. Euskal antropologiaren aitzindaria eta eskola etnografikoaren irakasle nagusia izan zen. Euskal Herrian, gizarte antropologiako lehen pausoak 70. hamarkadan eman ziren. Etniker bezalako ikerketa taldeak bultzatu zituen. Hauen helburua, euskal atlas etnografikoa sortzea zen eta honek gizartera antropologia zabaltzen lagundu zuen. Barandiaran izan zen Eusko Ikaskuntzaren zuzendaria, hil zen arte.
Barojaren lana ere aipatzekoak dira. Euskal kulturaren eta gizartearen inguruan ekarpenak egin zituen. Euskal etnografiaren eta egungo antropologia sozialaren arteko zubia izan zen. Bere burua etnohistorialaritzat zuen. Ikuspuntu diakronikoa zuen kultura eta aspektu sozialekiko, baina ez zitzaion garrantziarik eman berandu arte.
Azkenengo etapan (1960-2000) ikerketa antropologikoek indarra hartu zuten eta gainera atzerritarrek Hego Euskal Herriko kulturarenganako interesa adierazi zuten. 1978an Eusko Ikaskuntza berriro sortu zen. Gerora, Madrilen, Bartzelonan, eta beranduago Euskal Herrian antropologia gradua sortu zen.
Nola ahaztu atzerritarren presentzia, Euskal Herriko kulturaz interesatu eta asko etorri baitziren Hego Euskal Herrira. Gainera 1978.urtean berriro osatu zen Eusko Ikaskuntza, eta data garrantzitsu bihurtu zen euskal antropologiarentzat. Esanguratsua da antropologia orokorrean Espainiar Estatuan hartzen hasi zen indarra, Madrilen, Bartzelonan eta geroago Euskal Herrian antropologiako graduak sortu baitziren.
Bi jokaera bereizten dira; lehenengoa, Barandiaranen eta Etniker taldekoena. Hauek ikerketa etnografikoak eta etnologiakoak egin zituzten, deskripzioa eta sailkapena nagusituz. Bigarrena, antropologia sozialaren garapena izan zen. Hego Euska Herrian hiru ikerketa mota burutu ziren; Euskal ideologia nazionalistaren ingurukoa, emakumeen gereroaren ingurukoa eta portaera erritualen ingurukoa.
Ikerlari anglosaxoiek Euskal Herriko nekazal ingurua aztertu zuten, hau baitzen kanpotik euskaldunen inguruan interesgarria. Nekazal ingurua osorik ikertu beharrean gizarte tradizionaletik hiri-industrializatuetarako garapena ikertu zuten gehienbat hau baitzen garaian munduan gertatzen ari zena. Talde honetako ikerlaririk esanguratsuenak Greenwood eta Douglas izan miren.
Ikerlari anglosaxoiek Euskal Herriko nekazal ingurua aztertu zuten, hau baitzen kanpotik euskaldunen inguruan interesgarria. Nekazal ingurua osorik ikertu beharrean gizarte tradizionaletik hiri-industrializatuetarako garapena ikertu zuten gehienbat hau baitzen garaian munduan gertatzen ari zena. Talde honetako ikerlaririk esanguratsuenak Greenwood eta Douglas izan miren.
Garai honetako antropologa esanguratsuena Teresa del Valle dugu. UPV-EHUn katedraduna eta Deustoko unibertsitatean irakasle izandakoa. Emakumeeri Buruzko Ikasketa Mintegiaren (EBIM) bultzatzailea izan zen. Bere ikerketan bi adar bereiz daitezke: alde batetik, emakumearen auzia. Lehen aldiz 1982ko artikulu batean publikatu zuen. 1983 eta 1986 urteen artean gai honetan sakondu zuen espazio ezberdinak aztertuz, esaterako: familiarra, ludikoa, errituala eta erlijiosoa. Bere lanen artean “Mujer vasca. Imagen y realidad” dugu, hierarkizaizoaren elementuak aztertu eta baldintza ezberdinetako emakumeen ikerketa egi zuen.
Beste alde batetik, euskal etnizitatea aztertu zuen. Etnizitatea ikuspuntu sinboliko batetik aztertzen du, Korrikaren bidez. Adibide ona da euskararen alde agertzen direlako euskaldun guztiak, batasuna erakutsiz. Honek gaur egungo gizarte moderno industrialean dauden elementu sinboliko tradizionalak azaleratzen dituelako.
Comentarios
Publicar un comentario