Lan etnografiko honen bitartez gimnasioetako kirol eredu ezberdinak eta hauek gizartearen aldaketarekin duten zerikusia aztertuko ditut. Nire hipotesiaren arabera gimnasioetako kirol ereduak progresioan dagoen gizartearekin bat egiten du. Gimnasioak gure bizitza eredu berri estatiko, mekaniko, indibidualista jarraitzen du; arnas-gune bezala irudikatzen baditugu ere, egunerokotasunean gero eta gehiago barneratuta ditugun aurretik aipatu ditudan ezaugarriak birproduzitzen dira bertan.
Gai honi sarrera bat emateko lehenik historia apur bat errepasatuko dugu. Denborarekin kirolak eta kirola egiteko moduak aldatu egin dira Euskal Herrian. Azpimarratu nahi dut ezberdintasun hori (kirola eta hauxe egiteko modua) orain ikusiko dugun moduan lehen kirola eguneroko beharrekin lotuago zegoelako, eta gero eta gehiago ari da banatzen gure lanak estatikoagoak bilakatzearekin batera. Hau hobeto ulertzeko eta euskal herrian kirolak eduki duen bilakaera ikusteko historiaren laburpen txiki bat ikusiko dugu.
Europan topatu izan diren hainbat kobatako pinturei esker jakin da historiaurrean igeriketa, korrika eta arku jaurtiketa bezalako ariketa fisikoak egiten zirela. Ala ere ezin dugu jakin hauek kirol moduan ala beharragatik egiten zituzten, nire intuizioak bigarren aukeragatik jotzen duen arren baina lehia inplikatuta egon litekeela ere uste dut. Antzinaroan ikusleentzako, klase altuko jendearentzako, denbora pasarako ziren kirolak. Lehia zentroan jartzen zuten borroka bortitzak ziren, heriotzan bukatzen zuten, honen adibide garbiena Greziako joko Olimpikoak dira. Salto handi bat egin eta XIX. mendera iristean ezagutuko dugu gaur egun ezagutzen ditugun kirolen sorrera.Industrializazioarekin batera Ingalaterran hainbat kirol berri sortu ziren, futbola da ezagunena. Euskal herrian Herri kirolak industrializazioa baina lehenago existitzen ziren; eta abeltzaintza, meatzaritza, nekazaritza eta artisautzarekin zerikusia zuten jarduerak inplikatzen zituzten lehiak ziren. Aisialdia lanarekin nahasturik zegoen.
Gaur egun oraindik ikusi ditzakegu herri kirolak jaietan edota telebistan noizbehinka, baina folklore bezala ikusten dira gehienbat. Euskal kirolek irauten jarraitzen duten arren, globalizatutako kirolek indar handiagoz eragiten dute.
Azken urteetan gimnasioek hartu dute garrantzia handia kirol munduan. Batzuek ariketa fisiko soila ez dute kiroltzat klasifikatzen, kirola definitzea oso zaila da, adibidez dantza kirola ez den arren xakea bada. Baina nik, kaleko hizkuntzaren erabilerari jarraituz, ariketa honetan gimnasioa kirol moduan definituko dut.
IKEREMUA AUKERATZEKO ARRAZOIAK.
Ikerketa hau egiteko Getxo eta Donostiako gazteak ikertzea erabaki dut, gimnasiora joaten direnak zein joaten ez direnak.
Lehenengo baldintza bezala gimnasioa kirol zentral bezala duten jendea aukeratu dut, ez erreabilitazio zein osasunagatik medikuak aginduta doazenak.
Adina 17-20 urte artean murriztu dut ikusi dudalako adin hauetan ikasketa eta ardurak hazten direnean gazte askok beren ohiko kirola utzi eta beren ordutegi pertsonalera hobeto moldatzen diren gimnasioetara sartzen direla eta leku hauetan ordu gehien sartzen dituztenak direla. Gainera ni ere gaztea naizenez errazagoa egin zait gaia gertutik ulertzerako orduan, pertsonalki ezagutzen baiditut gimnasioak bere bizitzaren parte diren gazteak.
Gimnasioak garestiak dira, eta hauek ordaindu ahal izateko aukera ez du edonork. Hau kontuan hartuta Getxo eta Donostia herri/hiria aukeratu ditut ikerketa eremu. Bizi maila altuko herritarrak bizi dira bietan eta honek baliteke gimnasioek bezero gehiago edukitzeko aukera ematea, edo gutxienez dirua ez da inpedimentu bat. Gainera ni Getxon bizi eta Donostian ikasten dudanez bi ikerguneekin lotura dut eta bi lekuetan ditut jende ezagunak.
Hasiera batean genero ikuspegia ere barneratzea pentsatu nuen gai honekiko interes handia dudalako, baina gerora erabaki nuen kirol eredu honek gizartearen eboluzioarekin duen zerikusiaren gaian zentratu nahi nuela eta honek gizon, emakume zein genero ez binariokoei berdin eragiten diela. Geberoaren aldagaiak aldaketa batzuk ekarriko bazituen ere ez ziren nabarmenak edo ikerketaren interesekoak.
ERABILITAKO METODOLOGIA ETA HORREN INGURUKO DETAILEAK.
Ikerketa honetarako erabili dudan metodologia kualitatiboa izan da, bai behaketa zein elkarrizketa bidezkoa, aproposena iruditu zaidalako. Baina kontuan hartuta ezaugarri kuantitatiboek, hau da gimnasioen zein hauen bezero kopuruaren hazkuntzak, ere presente eduki ditudala.
Lehenik Getxoko polikiroldegiko gimnasiora joan nintzen larunbat goiz batean, orokorrean kirola goizetan egitea nahiago izaten duelako jendeak eta asteburua izanda goiza libre edukiko zutelakoan.
Polikiroldegia zeharkatzerakoan hainbat kirol ezberdinetako atletak bereizi nitzakeen beren jantzien arabera, azkenean eskilera batzuk igota iritsi nintzen makina eta tramankuluz beteriko ispiludun paretak zituen gelara. Janzkera aldetik danetik ikusi zitekeen, denak arropa erosoak noski, baina gehienbat arropa estu eta koloretsua zen gazteen artean ikusgai.
Gela horrek itomena sortzen zuen, usaina, beroa, ariketak egiteko tresnak bata bestearen gainean pilatuta, ibiltzeko leku gutxi eta jende gehiegi. Bakoitzak bere egin beharrak zituen, bere errutina deritzona; makina batean egin beharrekoa amaitzean, denbora zein kantitatean neurtuta, beste batera zihoazen motibazio gutxi eta sufrimendu aurpegi batekin, gutxi gora behera espero nuena.
Batzuk lagunekin zihoazen, ala ere bakoitzak berea egiten zuen, eta gehienak bakarka. Orokorrean jendea fisikoki nahiko “normala” zen, ez ziren bereziki zabalak eta muskulo handikoak ezta bereziki gizenak ere, gorputz mota oso ezberdinak ziren; baina kalean topatu ditzakegunen antzekoak.
Ariketak denetarikoak ziren, estatikoa, mugimendu handikoak, esfortzu maila ezberdinetakoak… . Eta ez ziren bereziki egiteko interesgarriak edo ludikoak, mugimendu simpleak behin eta berriz errepikatu behar ziren, besterik ez, helburua lehen aipatu dudan bezala ez zen ondo pasatzea kopuru batera iristea eta ahal bazen hau gainditzea baizik.
Donostiko polikiroldegia euskal herriko unibertsitatearena zen, horrela gazteak joango zirela zihurtatzen nuelako. Getxokoaren aldean, guztiz publikoa zena, gazteak soilik egoteaz gain noski, gazteek ere beren itxura gehiago “zaintzen” zuten hemen. Lekua argitsuagoa zen eta jende gutxiago zegoen, gainera jendea elkarren artean sozializatzen zen. Leku erosoagoa zen orokorrean. Jendearekin egoteko leku baten itxura gehiago zuen arren, hau ere tramankulu metaliko haietan aurretik deskribatu ditudan ariketa horiek egitera bideraturik zegoen.
Elkarrizketei dagokienez Raquel eta Andoni dira elkarrizketatuak.
Raquelek 18 urte ditu eta betidanik dantza ikaragarri gustatu zaio eta ez du denborarik galdu, jazz, ballet eta hip hop dantza taldeetan ibili baita. Gimnasiora joaten hastearen zergaitia leku berri batera ikastera joana da, eta berriz gustuko dantza talde bat topatzea baino errezagoa eta erosoagoa da denbora aldetik gimnasioa. Ordezkatu duen arren azpimarratu nahi du ez dela konparagarria bata bestearekin, biak ariketa fisikoa badira ere. Dantzarekin disfrutatu eta amestu egiten zuela, eta gimnasioa gorroto ez badu ere ez du hainbeste disfrutatzen. Individualagoa dela uste duen galdetu diodanean, baiezko argi batez erantzun dit, hori da bakoitzaren ordutegira guztiz moldatzen den jarduera bat egiteak dakarrena. “Taldea batera mugimendu eta gauza berak espresatzen eta sentitzen ari dela da dantzaren sentsazio politena” oroitzen du faltan botatzen duena zein den galdetu diodanean.
Andoni aldiz lagunek animatuta hasi zen gimnasiora joaten eta bi urte daramatza jada, igeriketa utzi zuenetik, “engantxatu egin naiz” dio. Igeriketa eta gimnasioa ezberdin bezala bereizten ditu, bata ez da bestea baino hobea, gimnasioan emaitza hobeak eta azkarragoak lortzen direla dio muskuloen garapen eta tonifikazioari erreferentzia eginez.
Bi elkarrizketatuek bere buruarekin ondo sentitzeko egiten dutela diote, kirola egitea beharrezkoa delako.
LORTUTAKO INFORMAZIOAREN ANALISIA.
Azpimarratzekoa da bi elkarrizketatuek gaztaroan sartu direla gimnasioan aurretik egiten zuten kirola utzita. Beren denbora librea murriztean edota Andoniren kasuan gorputzaren itxuraz gehiago arduratu denean, azkarra eta erosoa den gimnasioko ariketa eredura jo dute. Azkar, eroso eta emaitza zuzen eta bisualak lortzen diren gauzak interesatzen zaizkigu gero eta gehiago. Benetan disfrutatzea ahaztu dugu, gauzak mantso eta sentituz ( dantzaren kasuan bezala) egiteari utzi diogu. Jendeak gerora disfrutatzen duen zerbait da gimnasiora joatea, bere buruarekin bakean egotean zein beren fisikoa edertasun kanonetara hurbiltzen dela ikustean.
Ariketa mekanikoak egiten dira, makinak bezala, alineazio baten parte dira gimnasioak. Gure gorputzak eskatzen diguna egin ordez gizarteak inposatutako itxura eta presio batek bultzatzen baikaitu horrelako lekuak gustatzera.
ONDORIOAK GAIAREN ETA PROZESUAREN INGURUAN.
Oso zaila egin zitzaidan gaia zehaztea ez neukalako oso argi zer zen gimnasioen ariketa eredutik aztertu nahi nuena. Gainera behin honen inguruan zerbait irakurri ostean ere ez nuen ikerketa bideratzeko lan erreza eduki. Hasiera batean ez nekien zein metodologia erabili, kualitatibo, kuantitatibo zein biak; ez nekien ere elkarrizketatuei zein galderak egin, gaia nik nahi nuen eremura gerturatzeko.
Lehenago aipatu dudan moduan genero ikuspegia kontutan hartzeaz gain ikergai ere jartzeko dudak izan nituen.
Ez da erreza nire helburua lortu dudan ala ez esatea, gai nahiko abstraktua baita. Baina nire iritzia obeto definitzen lagundu dit ikerketak.
Bibliografia
https://www.vitonica.com/wellness/con-que-objetivo-asistes-al-gimnasio
http://www.cambio.bo/?q=node/28855
https://en.henbs.org/wdeski/History_of_sport#Sports_in_prehistory
https://eu.wikipedia.org/wiki/Herri_kirol
Comentarios
Publicar un comentario