LAN ETNOGRAFIKOA (Cristina Herraez)


EMAKUMEAREN EGOERA KIROLAREN MUNDUAN
CRISTINA HERRAEZ

Aztertuko dudan gaia, goian jartzen duen moduan, emakumearen egoera kirolaren munduan da. Guztiok dakigunez, emakumearen eta gizonaren arteko ezberdintasunak kirolean nabariak dira. Orain arte, banekien ezberdintasun horiek bazeudela baina gai honek nire interesa piztu zuen zinemara joan nintzenean “La Bataila de los Sexos” ikustera. Film honek kontatzen digu emakume baten baldintzak (txarrak) tenisaren munduan. Eta ez bakarrik hori, baizik eta gizartearen ikuskera ere azaltzen digu.


Emakumearen eta gizonaren arteko ezberdintasun hauek lehendik datoz. Antzinako Grezian, emakumeak ezin ziren  ezta partiduen ikusle izan.
Emakumea, jadanik, borrokatu izan behar du garai horretan kirolean inposatutako zailtasunekiko. “Gizonek emakumeek baino indar gehiago dute” “kirol batzuk ez dira emakumearenak” edo bestelako ideien kontra borrokatu izan behar zuten.
Zailtasun hauek, kirola gizonek haien lehialtasuna eta indarra garatzeko asmatu zelako ematen ziren eta ematen dira gaur egun ere.


Baina dena esan behar da. Gaur egun, emakumeak inoiz baino indar gehiago dute kirolean: 997 korrikalaritik, 22k soilik parte hartu zuten lehen aldiz 1900ko Parisko Joku Olinpikoetan. 2012ko Londresko Joku Olinpikoetan izan zen lehen aldia non emakumeak arlo guztietan parte hartu zuten. Río de Janeiron, %45eko korrikalariak emakumezkoak dira eta euren herrialdeak ordezkatuko dute 306 gertaeretan.
Emakumeengatik, ikusleak gehitu dira eta emakume hauek, ideia berriak aportatzen dute.
Horrez gain, Brasilen, neskak haien autonomia eta autoestimua garatzen dute kirolari esker.

Ordea, ibilbide luze bat dago egiteko emakumeen berdintasuna lor dezagun.


Beraz, gai hau hobeto aztertzeko,behaketa batzuek egitea pentsatu nuen.
Oñatiko kiroldegira joatea aproposa iruditu zitzaidan. Astean zehar (asteartean joan nintzen) eta arratsaldean joatea egokiena iruditu zitzaidan, ordu horietan, jende gehien dagoen tartea baita.

Bertara heldu nintzenean, jende gehiena futbolean edota saskibaloian jokatzen ari zen. Jende horretako erdia baino gehiago, gizonezkoak ziren. Baina bai, bazeuden emakumeak ere. Ez dakit zer sentitu nuen. Alde batetik poza, harrotasuna, emakumeak ere jokatzen zeudela ikustean. Baina beste alde batetik, desadostasuna, oraindik pertsona gehienak gizonezkoak baitziren.
Gerturatu egin nintzen eta gizonak gizonekin eta emakumeak emakumeekin jokatzen ari zirela ikusi nuen.




Baina genero rolak alde batera uzteko, tenis kantxara gerturatu nintzen. Hainbat emakume zeuden, bi jokatzen, eta beste lau eserita, haien txanda itxaroten. Entrenatzailea ere bazegoen, hau ere emakumea.
Entrenatzailearena gerturatu nintzen ea axola zitzaion haien entrenamendua ikustea eta apunte batzuk hartzea. Emakumeak, jokalariei nik galdetutakoa esan eta hauek arazorik ez zegoela erantzun zuten. Beraz, haien ondoan eseri eta iritsi nintzen momentuan jokatzen zeuden bi neskak haien jokoan jarraitu zuten.

Nik ez dakit ezer tenisaren inguruan baina esan dezaket onak zirela. Oso onak. Gainera, ikusi ziteken ez zegoela inongo lehiarik haien artean. Egia da entrenamendu bat besterik ez zela, eta horregatik, eta ea nire ikuspuntua besterik ez zela argitzeko, elkarrizketak egitea pentsatu nuen. Berriz ere, haiengana hurbildu nintzen, kasu honetan entrenamendua bukatu zenean eta ea entrenatzaileari eta haiteako bati galdera batzuk egitea nuen galdetu nien eta hauek, "bai" biribil batekin erantzun zidaten.

Beraz, lehenik, entrenatzailearekin hasi nintzen.
Judith, 36 urte, Oñatikoa. Judithek tenisa irakasten du Oñatiko polikiroldegian.  Judithek txikitatik izan zuen kirolarekiko grina, interesa. 4 urterekin, bere anai nagusiaren baloia hartu eta "ostikoak" jotzen aritzen zela arratsalde osoa esan zidan.
Nagusitxoagoa zenean, 10 urterekin, futbol talde batera apuntatzeko grina zuen. Baina bere aitak, futbola, mutilen gauza zela eta ez zuela kirol horretan apuntatuko esan zion.
Judith noski, bere aitak esandakoarekin ez zetorren bat eta oso gaizki hartu zuela kontatu zidan. Bere aitarekin hitz egin eta gero, gizonak, tenis talde batera apuntatuko zuela esan zion. Tenisa kirol "femeninoagoa" zelakoaren pentsamendua baitzuen. Judithek, ez zuen tenisaren inguruko informazio handirik, baina onartu egin zuela kontatu zidan, "ezer gutxiago baitzen".
Beraz, tenisean hasi zen eta hasieran ezegonkor sentitu arren, inoiz ez baitzuen jokatu, pixkanaka-pixkanana, gusturago sentitzen hasi zen eta hura bere kirola zela konturatu zen. Urteak igaro ahala, mailaz igotzen hasi zen eta bere lehenengo domina lortu zuen txapelketa batean. Horrek, motibatu egin zuela esan zidan eta txapelketa gehiagotan parte hartu zuen. Guztia "politegia" zela iruditzen zitzaiola esan zidan, baina noski, arazoak etorri ziren.
Emakumea zela-eta, gizonezkoek baino gutxiago kobratzen zuela konturatu zen. Horrez gain, lan baldintzak kaskarregiak ziren. Hasiera batean, ez zion inportantzia handirik eman baina geroago, gizonezkoekin konparazioak egiten hasi eta haien arteko desberdintasunak handiegiak zirela ikusi zuen. Horregatik, kexatzen hasi zen baina inork ez zion kasurik egiten. Denborarekin, gauzak aldatzen ez zirela ikustean, tenisaren eta txapelketen mundua uztea pentsatu zuen, baina ez zen arrazoi hori izan gaur egun Judith entrenatzailea izatera bultzatu zuena, baizik eta bere azkenengo txapelketan izan zuen belauneko lesioa.
Hasiera batean, Judithek, behera etorri zela esan zidan, baina azkenean,  txapelketen mundua utzi behar zuelaren seinale bat bezala ikusi zuela onartu zidan.

Gaur egun, ia hamar urte geroago, eta entranatzaile, Judithek gauza batzuk aldatu egin direla esan zidan. Hobera, noski. Baina, gauza ugari hobetzeko badaudela ere. Horregatik, berak esan zidan bezala "bere neskak" entrenatzen ditu ez soilik tenisean onak izateko, baizik eta, gure gizarteak dituen kirolarekiko genero rolei aurre egiteko.

Hurrengo elkarrizketa, jokalari bati egin nion.


Maider, 24 urte, Eibarkoa. Maiderrek tenisean jokatzen du Oñatiko polikiroldegian.
Judithek bezala, txikitatik izan zuen kirolarekiko interesa. Kasu honetan, argi zuen bera tenisean arituko zela. Sei urte zituela, bere lehenengo erraketa oparitu zioten era berak zioenez, oparia, orain dela 24 urteko neskatilatxo hura baino handiagoa zen.

Maider ere, tenis talde batera apuntatu zen, hau, zortzi urterekin. Bere taldea mixtoa zen, hau da, mutilak eta neskak jokatzen zuten. Txikian izan arren, Maiderrek kontatu zidan, bazegoela lehiaketa puntu hori mutilen artean, nesken artean aldiz, ez zegoen. Edo ez zen hainbeste nabaritzen.
Urteak igaro ahala, neskekin soilik jokatzen hasi zen. Baina ez bere borondatez, baizik eta "horrela zelako" esan baitzioten. Momentu horretan, 12 urte soilik zituenez, ez zion inportantziarik eman, baina gaur egun, badaki arrazoiak genero rolak zirela. "Neskak mutilen maila ez zutelako" banandu zituzten.

Gaur egun, neskekin soilik jokatzen du eta lehen esan dudan moduan, ez du lehiakortasun puntu hori ikusten. Kantxan, bere aurkaria, ez du horrela ikusten, hau da, ez du aurkari ikusten, baizik eta lagun edo kide ikusten du.

Horrez gain, Judithek bezala, gaur egun oraindik borroka handia dagoela dio. Baina ez soilik kirolaren munduan, baizik eta ia arlo guztietan.

Azkenengo elkarrizketa hau bereziagoa da. Aurreko biak, neska helduei eginiko elkarrizketak dira baina beste ikuspuntu bat behar nuen eta hamar urteko neskatilatxo bati elkarrizketatzea pentsatu nuen.

Haizea. 10 urte. Oñatikoa.
Haizeak, igeriketa praktikatzen du Oñatiko polikiroldegian.
Hiru urte daramala esan zidan. Hiru urte hauetan, mutilekin eta neskekin igeri du. Kasu honetan, neskak mutilak baino gehiago dira. Aurreko kasu biak ez bezala, Haizeak ez du lehiakortasunik ikusten haien kideen artean. Ez nesken ez mutilen artean ere. Eta berak esan zidan bezala, mutilak ez dira neskak baino hobeak. Badaude batzuk beste batzuk baino erraztasun handiagoa dutenak baina ez mutilak mutilak direlako. Neska batzuk beste neska batzuk baino hobeak baitira.


Beraz, behaketa hori eta hiru elkarrizketa hauek eginda, ikusi daiteke nola emakumearen egoera hoberantz doan, nahiz eta gauza ugari konpondu beharrekoak diren.



Comentarios

Entradas populares