Antropologia Feminista
ANTROPOLOGIA FEMINISTA
Lan hau egiteko artea/dantzaldiak gaia aukeratu dugu, gehienbat, garai batean auzoetan eta herrietan egiten ziren musika erromeriatan zentratu gara. ahotsask.eus web orrian sartu eta honako hiru bideo hauek erabili ditugu:
Alamedan mutilekin dantza egitea:
Nesken ohiturak dantzaldietan:
Erromeriak Oinatzen eta matxismoa gizartean:
Bideo honetan Carmen Gonzalez Oiarbidek esaten du erromerietara joateko ohitura zutela eta bertan bi dantza “mota” egiten zutela; bat suelto edo ttun-ttun-a eta bigarrena “agarrau”
edo lotutakoa. Carmenek esaten duenez, gizonekin loturik dantza egitea ez zegoen ondo ikusita nahiz kanporatuak ere izan ziren erromeria batetik mutilekin dantza egiteagatik baina denborarekin gauzak aldatzen joan ziren eta posible zen gizonekin dantza egitea. Tabernetara sartzea debekatuta zuten emakumeek eta gizonak berriz, bazuten aukera bertan egoteko eta edateko.
Roke Etxeberria Alkainek esaten du musika amaitutakoan emakumeak paseatzera joaten zirela eta limonada batera gonbidatuak izaten zirela emakumeak, Rokek dioenez emakumeak oso pozik joan ahal ziren hori gertatzen bazen, baina, inondik inora tabernara sartu gabe, oso gaizki ikusita zegoen ekintza bat baitzen. Etxera joateko orduan, emakumeak musika amaitu eta etxera joaten ziren 21.00 ak aldera, gizonak berriz ordu txikitan.
Juliana Olaizola Gurrutxagak Rokek esan duen bezala, tabernetara sartzea debekatuta zegoen emakumeendako, lotsagarria zen. Erretzearen inguruan ere hitz egiten du Julianak, berak dioenez garai hartan ez zuen inoiz erretzen zuen emakumerik ezagutu.
Emakume eta gizonei eskatzen zitzaien gauzak edo zituzten arauak ikusita desberdintasuna oso nabaria da.
Emakumeak izan behar zuen irudia formalarena zen, lasaia, bere buruarekiko kontrola duena, osasuntsua, eskatzen zitzaien guztiari kasu egin behar, sumisak, eta abar.
Emakumeak ezin ziren “gizonen eremuetan” sartu bestela oso gaizki ikusia zegoen eta bertatik botatzeko eskubidea izaten zegoen ezer gertatu gabe.
Gaur egun gauza batzuk aldatu dira,bai, tabernetan sartu gaitezke, erre dezakegu, etxera nahi dugun orduan joan eta mutilekin dantza egin. Hau guztia aldatu da bai, baina, oraindik esan ditudan arlo batzuetan ez dago berdintasun guztia.
Adibidez; etxera nahi dugun orduan joan gaitezke bai, baina hor datoz betiko galderak, norekin etorriko zara etxera? bakarrik zatoz? ez zaitu lagun batek lagunduko, auzora ez bada ere? mutila bada hobeto! Mutil batek erromeria amaitu eta gero etxera laguntzea “neska laguntzia” dantza egin ostean oso ohikoa zen. Gaur egun ez da hain zuzena baina etxean betiko galdera eta mesedeak eskatzen “mesedez ez etorri bakarrik!”.
Erretzea eta edatea ez dago gaizki ikusia, baina zenbat erretzen duzun askotan kontrolatu egiten dizuten, edatea gehien bat. Gizon asko daude astero oso oso mozkortuta eta ez da ezer esaten haien inguruan neska bat oso mozkortuta ibiltzea astero edo larunbatero ez dago hain ondo ikusia, ez da txintxoa. Eta beste droga batzuen inguruan hitz egiten badugu, droga sintetikoen inguruan, kokaina, MDMA, spid-a eta horrelakoak, gizonak hau hartzea normaltzat hatzen da, ez da eskandalutzat jotzen emakume batek horrelakorik kontsumitu ezkero berriz, ez dago ondo ikusita, galduta dagoen pertsona bat baizik. Kalean ikusi besterik ez da egin behar zenbat emakume eta zenbat gizon drogatzen diren. Hau guztia gure herrietan ikusi ditugun ekintzatan oinarrituta dagoen egoera da. Agian beste herri edo hiri batzuetan beste egoera bat dago, baina hala ere gehiengo batean hau gertatzen dela uste dugu.
Goian ere idatzi dut gizonen eremuan sartzeko eskubiderik ez zutela emakumeek eta bideo baten esaten duten bezala beste leku batzuetara (Igeldora) joaten ziren. Gaur egun ere gizonak egunerokotasunean haien lekua dute eta protagonismo gehiena haiena da, beraz, emakumeok batzuetan gure eremuak sortu behar ditugu lekua hartzeko.
Laburbilduz, bideoetan ikusi ditugun baieztapenak eta gaur egungo ez dira hainbeste urruntzen nahiz eta ez izan berdin berdinak. Aldaketa hau guztiz ALDAKETA izateko gizartearen pentsamendua aldatu behar da, heziketa eta portaerak aldatuz eta noski borroka eginez.
WEBGRAFIA: ahotsak.eus
Comentarios
Publicar un comentario