Ideiak eta bere testuingurua

EBOLUZIONISMOA:

Eboluzionismoaren ideia gizarte zientzien diziplinan zabaldu zen, XVIII. mendean argien filosofoek garatu zuten ideia eta XIX. mendearen hasieran, antropologiaren sorrera eta industralizazioaren garapenarekin batera, gizarte eboluzionismoa garatu zen. Aipagarria da antropologia kolonizazio testuinguru batean garatu zela eta eboluzionismoa izan zela honen justifikazioa.
Antropologia sortu zenean, XIX. mendearen erdialdean, eboluzionismoa bazegoen jadanik eta antropologiaren ikuspegia eboluzionismoarekin oso loturik zegoen. Mendebaldeko zibilizazioaren garapen ekonomikoa zela eta, beste zibilizazioen zapalkuntza ekarri zuen eta konparaketen ondorioz, eboluzionismoaren ideia “naturalki” txertatu zen antropologian.  Gainera, ilustrazioko ideia unibertsalak nagusi ziren: giza generoa bakarra da eta gizarte mota ezberdinak daude eboluzio fase ezberdinetan daudelako.
Morgan eta Taylor izan ziren antropologiaren sortzaileetako bi. Lehenengo honek ahadeitasunarekin loturiko bereizketa ospetsu bat egin zuen (gizarte primitiboa ahaidetasunean oinarritzen da eta zibilizatuta instituzio politikoetan) eta egungo gizarteak ulertzeko, gizartea ikuspegi global batetik begiratu behar zela defendatzen zuen. Horretarako, hiru estadioen eskema garatu zuen bere Ancien Society (1877) lanean. Honen arabera gizarte guztiak pasatzen dira hiru estadioetatik:
  • Basatitasuna

  • Barbareria

  • Zibilizazioa


Bestetik, Taylorren antropologia lanak ditugu (bera izan zen termino hau erabiltzen lehena). Kultura egitateak zituen kezkagai (erlijioa, batez ere) eta nahiz eta eboluzionismoaren jarraitzailea izan, difusionismoarekin bat egiten duen kulturen arteko maileguek garrantzia hartu zuten.
Ahaidetasun taldeak eta ezkontzaren azterketak garrantzia handia izan zuen eboluzionismoaren garapenean. Bertan hiru egile gailentzen dira: Bachofen, MacLennan eta Maine. Bachofenek hiru aro bereizi zituen: Horda primitiboa, Matriarkadoaren aroa eta Patriarkadoaren aroa. MacLennanek zioen gaur egun arrotzak diren kontzeptuak historian zehar izan duten esanahiarekin ulertu behar ditugula eta Maineren ustez, gizartea hasieratik da patriarkala, hau da, beti daude endogamia eta exogamiaren arteko dependentziak, gizarte antolaketaren oinarria ahaidetasuna da eta statusean oinarritzen diren gizarteen eta kontratuetan oinarritzen direnen arteko eboluzioa ematen da.

Bestetik, eboluzionismoaren inguruko kritiko hauek aurkeztea ezinbestekoa dugu: Geraud eta Marko.
Geraudek nolabaiteko balantzea egin zuen eboluzionismoak egindako ekarpenen inguruan eta gizartearen aurrerapena arlo teknikoetatik haratago ez ulertzea kritikatu zuen (arlo “objektibotik” haratago), aurrerapen eta kulturari buruz hitz egiterakoan nozio hau nahiko ez dela argudiatuz. Gainera, fenomenoen ordena aldakorra da eta eboluzioa ezin da hutsean zientifikoa izan.
Markok egindako krititika ordea antropologoen lan-teknikei zuzenduta zegoen baita ere. Etxeko antropologoen teoriek zalantzazko informazioarekin egiten zutela lan zioen.

Geraudek nolabaiteko balantzea egin zuen eboluzionismoak egindako ekarpenen inguruan, eta Maarcok ere zerbait aipatu zuen horren inguruan: beraien ustez eboluzionismoak bi oinarri ditu: Batetik, giza zibilizazioaren aurrerapena dago eta hauek hau kritikatu egiten dute honako hau esanez: aurrerapena arlo tekniko edo ikuspegi objektibotik aztertzen dute, beraz, kulturari buruz hitz egiteko nozio hau ez da egokia.
Bestetik aurrerapena historikoki nahitaezkoa dela zioten, eta hau  erekritikatua izan zen. Izan ere fenomenoen ordena aldakorra da gizartetik gizartera, beraz, eboluzioa ez da hutsean gauza zientifikoa.
Eboluzionismoaren kontra jotzea ez da zaila. Zibilizazioaren aurrerapena ez da objektiboa eta aurrerapen hau eboluzionistentzat aurrerapen teknikoetan besterik ez da oinarritzen. Aurrerapenean sinesteak aurreirtizi etnozentrikoekin dauka harreman zuzena.

DIFUSIONISMOA

Korronte hau Alemaniako eskolan sortu zen. Bertan, kultur zirkuluak zabaldu ziren, elkarren artean independienteak eta isolatuak ziren kultur guneak. Barandairanek, Alemaniako eskola ezagutu ostean, difusionismoa Euskal Herrira ekarri zuen, nahiz eta arrakasta handirik ez izan.
XIX. mendearen amaieran agertu zenean, eboluzionismoaren kritika bezala heldu zen. Idazkerarik gabeko gizarteen historia berrosatzea zuten helburu bi korronteek, ahala ere, difusionismoaren ideia nagusia desberdintasun eta berdintasun kulturalen artean ematen den imitaziorako joera da. Baina difusionsimoaren eta eboluzionismoaren artean antzekotasun ugari daude, oraindik ere eboluzionismoaren aurreiritziak ezabatzea lortu gabe.
Hala ere, difusionismoak historiarik gabeko gizarteak bazeudela aldarrikatu zuen, honen inguruan zegoen mitoa apurtu nahian (Geraud). Gainera, gizarteen arteko ukipenean garrantzia eta esanahi antropologikoa ezarri zuen (Marko). Bi autore hauek eboluzionismoa kritikatu zuten hau esanez: alde batetik, Geraudek, gizarte bakoitzaren historia bakarra zela zioen, eboluzionistek ez bezala. Beste alde batetik, Markok, ikerketak egiterako orduan, beste pertsona batzuk (misiolariak, bidaiari eta informatzaile ofizialak) bidaltzen zituzten eta hauek zekarten informazioa zalantzakorra zela esaten zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, korronte honen inguruko zalantzak azaleratu ziren. Alde batetik, dena historiaren bidez azaldu nahia (historizismoa ) eta bestetik, hipotesien izaera arriskutsua zela eta. Azaleko egiaztapenetan oinarritzen ziren sarri interpretazioak eta behaketa zehatzago baten beharra zegoen.

Comentarios

Entradas populares