Zertan datza etnografia?

Etnografia egiteko lagungarriak izan daitezkeen aholku batzuk:

Aholku hauek kontuan hartu beharrekoak dira lan etnografiko on bat eta objetibo bate egin ahal izateko.

1- Zintzoa eta argia izan behar da hartzen dituzun nota eta idatzi guztiak.

2- Erabilitako tresneriaren aurkezpen zehatza egin. Hau da, behaketak egiteko modua, lana egiteko erabili duzun denbora etab. apuntatu beti landara hurbildu edota informazioa bilatzen duzunean.

3- Etnografia egiten duen pertsonak irakurleari esperimentu edo behaketen egoera zehatzetan balego  bezala aurkeztu behar du lana.

4- Azaltzen ari zaren egoera edo objetua inoiz ikusi izan ez balu bezala azaldu behar da, detaille guztiak kontuan hartuz. Baita normalak edo logikoak iruditzen zaizkizunak ere.

5- Funtsezkoa da datu zientifikoen eta etnografo beraren iritzia edo ikusitakoaren azalpenaren bereizketa bat egitea.

6- Etnografo batek jakinarazi behar du bere informazio iturriak denontzat eskuragarriak direla.

7- Etnografo batek egindako lana ezin du muturrera eraman bere bizitzarekiko, bere esperientzia eta iritzi pertsonalak alde batera utzi behar ditu ahal den heinean.

8- Denbora eta kokalekua kontuan hartu behar dira, eta apuntatu.

9- Ahalik eta datu gehien bildu behar dira, baita pertsonalki iruditzen zaizkizun ezaugarri subjetiboak ere, nahiz eta gero objetiboki azaldu behar diren.

10- Ikertu nahi den kultura edo ingurnean ondo murgildu eta adaptatu behar zara, zure inguruko influentziengandik aldenduz. Bertan bizitzeak eta egoteak erakusten du gehien.

11- Prestaketa teoriko landua izan behar da ikerlekura joan aurretik, eta hau jarraituz (batzuetan lanketak aldaketak jasan ditzake) helburuak lortzeko batzuetan egoera batzuk lortu behar dira.

Comentarios

Entradas populares