Gizarte Antropologia, lehenengo urratsak disziplina gisa
Antzinan, hasiera batean, "basatiak" terminoa erabili hoi zuten antropologoek, geroago "primitiboa " deitzera pasatu zen eta azkenik "gizarte tradizionala" izendatu zioten idazkerarik gabeko gizarteari.
Desberdintasunaren ildotik dauden aurreiritzi guzti hauek hobeto ulertzeko hiru ezaugarri edo motetan bereiz daitezte: Sinplismoa, konformismoa, idazkera-sistemarik eza eta izaera ahistorikoa.
1. Sinplismoa: Antropologoek sinplismoaren ideia zabaldu zuten inondik inora industria-gizartetik sortutako gizakiak kontuan hartu gabe. Ideia hau gizarte bizitzako arlo guztietan aplikatzen saiatu ziren. Honekin erlijio-sinesmen eta ahaidetasun-sisteman gu baino aurreratuago dagoen gizartea baztertzen dute.
2. Konformismoa: Urte askotan zehar jakinarazi izan da "gizarte tradizionala" bateragarritasunezko gizartea zela. Durkheim-ek bi elkartasun mota bereizten ditu; mekanikoa, norbanakoek balio eta printzipio berak dituztenak eta bestea organikoa, non norbanakoen desberdinketan oinarritzen diren eta lanaren banaketarekin lotura duena. Teoria hau antropologo askok erabili dute, baina elkartasun mekanikoa ikerketa enpirikoek dudatan jarri dute.
3. Idazkera-sistemarik eza: Gizarte gehienak ahoz komunikatzen ziren beti eta ez zuten idazkeraren beharrik izaten. Beraz, ez zekiten idazten. Pentsamendu edo aurreiritzi honek "gizarte azpigaratu" izendatzera eraman zuen.
4. Izaera ahistorikoa: Gizarte tradizionalak eta modernoak bereizteko historiarik eza eta beraz estatikotasuna defendatzen dute.
Guk basati hitza hizkuntza, hezkuntza ezta eskubiderik ez duen animaliarekin lotzen dugu. Argi dago konnotazio horiek mespretxuzkoak direla. Garapen-teknologikoekin lotu izan dugu gizarte baten aurrerapena gehienetan -egia da antropologo bakoitzak aurrerapena modu desberdinetan ulertu duela-, bestelako ezaugarriak kontuan hartu gabe. Garapen kontzeptua guztiz erlatiboa da.
Adibide bezala har dezakegu gaur egun adoptatutako haur bat 5 urterekin datorrenean eta ez duenean ulertzen zergatik izan behar dituen betebehar batzuk guretzat hain arruntak eta normalak direnak.
"Primitiboa" hitzarekin gauza berbera gertatzen da eta "bestearen" azterketa hori egiterako orduan kontuan izan beharreko definizioak erabiltzea guztiz garrantzitsua da. Ez dira gizarteak mailakatu behar mendebaldeko gizartearengandik desberdintzen diren arabera, gizarte eta gizaki bakoitza ikuspegi global batean aztertzea lortu behar da.
Comentarios
Publicar un comentario