LAN ETNOGRAFIKOA (Elene Quintana)

Link honen bidez lana PDF-an ikusteko aukera dago:
https://docs.google.com/document/d/1bnlJCoMmCVbjf0qEO4WBwIq0OI61pj_8ZQNscgO6OTo/edit?usp=sharing

ESKALADAREN PRAKTIKA EUSKAL HERRIAN
Behaketa etnografikoa


AUKERATUTAKO GAIA EDO IKEREREMUAREN AURKEZPENA:


Euskal Herriko mendi kultura eta eskaladaren praktika eskutik doaz. Malda handiko hormetatik gora igotzean datza eskalada, indar fisiko zein psikikoaz baliatuz. Horma horiek igotzeko segurtasun materiala erabiltzea ohikoa da eta zailtasun maila desberdinak ditugu. Aipatzekoa da nolako garapena izan duen eskaladak denbora gutxian. Denborarekin, kirol hau mundu guztian zabaldutako praktika bat bihurtu da eta Euskal Herria ez da atzean gelditu. Kirol honen hazkundea ulertzeko historiaren errepaso txiki bat beharrezkoa da.


Alemania ekialdean (Dresden) eta Ingalaterran (Lakuen distrituan) hasi zen kirol independiente bezala ulertzen, XIX. Mendean. Hasiera batean mendizaletasunetik eratorritako praktika bat besterik ez zen eskalada; entrenamendu baten antzerako zerbait.
1955 eta 1970 urte bitartean urrezko garaia heldu zen mendizaletasunean. Tontorren konkista zen lehenengo helburua, eta garai honetan agertu ziren lehenengo mendi gidak. Ahala ere, garaiaren amaiera hau Cervino mendiaren jaitsieran ematen den istripuaren ondorioz heltzen da, Edward Whymperren eskutik lideratua. Garaiko tontor arriskutsu eta konplexuenaren konkistaren ondoren, mendizaleen pentsamoldean aldaketa bat suposatu zuen, kirol-erronka eta zailtasuna izanik geroztik aurrera bilatuko zena. Material espezifikoetaz baliatuz baina, batez ere, kiroltasun filosofia berritzaile batekin, eskaladaren helburua edo esentzia tontorrera heltzea izango zen, besterik gabe (eskilaratxoak, iltzak, bota gogorrak eta bestelako material gogorren eskutik).
Beranduago, garrantzitsuena ez da bakarrik gailurrera heltzea, baizik eta nola igoko garen. Horrela, eskalada ulertzeko modu berri bat helduko da Estatu Batuetan, Yosemiten hain zuzen ere. Eskalada askea edo free climbinga estetika askoz ere erosoago batekin praktikatzen hasten da, mugimenduei askoz ere arintasun handiagoa eskainiz. Modalitate honetan ez daude iltzeak ezta horman edo ingurugiro naturalean eragina izango duen edozein materialik ere; gorputza izango da eskalada praktikara eramateko baliabide bakarra.
Baina free climbinak ez zuen arrakasta handirik izan eta 70.hamarkada amaieran, splitaren (horman bertan iltzatu daitekeen burdina) sorrera heltzen denean, eskaladaren indarra nabarmenki areagotzen da, gaur egunerarte. Materialen berrikuntzak eskaladaren eboluzioaren eskutik joan izan dira beti, praktika honen segurtasuna bermatuz. Modalitate berri honi kirol eskalada deritzogu.
1987an kontsideratzen da eskalada errendimendu handiko kirol bezala eta 1989an antolatu zen Lehenengo Eskalada Lehiaketa Mundiala eta 1991an Lehenego Lehiaketa Mundiala Horma Artifizialean.
Euskal Herriko eskalada zonaldeak ugariak dira, kanpotar ugari erakartzen dituen eskalada hormak daude eta deigarria da ikustea nolako garapena izan duen hain denbora gutxian praktika honek. 60.hamarkadatik aurrera, rokodromoen sorrerari esker, eskaladaren eboluzioa izugarri areagotu da. Mende bat baino gutxiagotan eskalada mundu osoan zabaldu da, jadanik ez dira bi arduragabe horma batean zintzilik.


IKEREREMUA AUKERATZEKO ARRAZOIAK:


Abadiñokoa izanik, betidanik izan dut harremana mendiarekin. Atxarteko kanteretan eskalada zonalde ugari daude baina inoiz ez naiz bertara zuzenean joan eta kuriositate handia nuen. Eskalada kirol gogorra iruditzen zait eta honetara dedikatzen diren pare bat lagun ditudanez, nire interesa gutxinaka-gutxinaka areagotzen joan da. Eskalada mundua ulertzeko ikerketa etnografiko batekin ekitea aukera paregabea ikusi nuen, behingoz lagunek hainbeste komentatzen zutena hurbiletik ikusi ahal izateko.
Horrez gain, gogoan ditut orain dela urte batzuk gelakideekin rokodromora eginiko pare bat txango. Gogorra iruditu zitzaidan -zirudiena baino gehiago- baina gogoan dut kirol tentagarria zela pentsatu nuela, eta errepikatzeko prest nengola. Denborarekin, txango horiek ahaztu nituen eta eskalada ez dut geroztik praktikara eraman. Lan honi, mendira joatean eta harreman-zuzenean kirolarekin egoteko aukera izatean, gogotsu ekin diot.

METODOLOGIA:


BEHAKETAK
Kirol eskaladan zentratu nahi izan dut lana eta horretarako, mendian praktikatzen den eskaladaren behaketa derrigorrezkoa ikusi dut (asegurazioa beharrezko duen modalidadea, esfortzu fisiko handia exijitzen duena). Ahala ere, kirol eskalada behatu aurretik, rokodromoarekin alderatzeko erabakia hartu dut.


Lehenego behaketa Durangoko Landakoko rokodromoan egin nuen, 2017ko abenduaren 9an. Goizeko hamaiketan heldu nintzen bertara eta larunbata izateko egun lasaia zen, eskalatzaileak asteburua mendian aprobetxatzeko erabiltzen dute eta (hori da behintzat bertakoek komentatu zidatena). Bertan beti egon ohi den monitorea zegoen zainketa egiten, materialak eta laguntza eskainiz. Monitorea eta beste bi pertsona zeuden hasiera batean, baina orduerdi batean beste emakume bat heldu zen. Guztira, eskalada praktikatzen zuten hiru pertsona pasatu ziren goiz horretan rokodromotik.
Lehenengo bikotea bi gizonezko ziren, itxuraz beteranoak zirenak. Batera etorri ziren baina ez ziren aseguratu, hau da, ez zituzten arnesak jantzi eta sokaren bitartez bata besteari aseguratu; bakoitzak entrenamendua bere kontura egin zuen, hori bai, bata besteari txalotuz eta modu konstruktibo batean hobekuntzak proposatuz.
Beste zonalde batean hirugarren eskalatzailea zegoen. Emakume gazte bat zen, hogeibat urte inguru zituen eta kirol hau egiteko ohitura zuela argi zegoen. Horman igotzeko magnesera deritzona lotzen dute gerrian, zuri koloreko hauts zuriz beteta dagoena (magnesioa), hormara ahalik eta hoberen itsasteko. Emakumeak alde batetik bestera egiten zituen mugimenduak, pausu luze zein laburrak eginez, eta ezinezkoak ziruditen presa (edo helduleku) txikietara helduz. Gorputz oso landua zeukan, agerikoa zen ohituta zegoela eskaladak exigitzen zuen esfortzu fisikora.   Entrenamendua gogorra zen, desplomaturiko hormetatik ere igaroz.
Egon nintzen denboran ez zen komentatutako hiru pertsona hauez gain beste inor etorri, eta begiraleak komentatu zidanaren arabera, ez zen ohikoa izaten lekua hain lasai ikustea.

Bigarren behaketa Atxarten (Abadiñon) egitea erabaki nuen. 2017ko abenduaren 16a zen. Lagun batek eraman zidan bertara, Hirugarren Espoloia deritzonari. Bere esanetan, maila ertaineko eskalada praktikatzen da zonalde horretan. Gradu desberdinak daude, baina laburki azaltzeko, 4. gradua  izango lirateke kirol eskaladako baxuenetarikoa, eta graduak progresiboki doaz. Gutxi batzuk lortu dute 9. gradura heltzen (9C gradua munduan pertsona batek besterik ez du egin, adibidez).
Egun hotza zen baina denbora aurrera zihoan heinean eguzkia geunden lekura sartzen hasi zen. Larunbatean joatea erabaki nuen banekielako jende gehiagorekin topo egiteko aukera izango nuela eta horrela suertatu zen.
Lau pertsonako lagun talde bat zegoen heldu nintzenean hormako bi bide eginez. Bi pertsona behar dira horma-bide bakoitzarentzako; batek arsenean grigri-a (aseguratzeko gailua) zeukan lotuta eta barrutik soka igarotzen zen. Soka berberean beste pertsona zegoen, zortziko (eskaladan ohikoena) korapiloaren bitartez bere arnesean lotuta. Horrela eskalatzaile bakoitza, horman jadanik zeuden iltze batzuen bitartez, mosketoiak bertan jarriz eta soka pasatuz, eskalatzailea guztiz aseguratua zegoen, erorketetarako prest. Atentzioa deitu zidan ikustea goian zegoena guztiz ohituta zegoela zintzilikatuta egotera. Ez zen inor erori bertan nengoen momentu oron, baina hormatik jaisterakoan, behekoa ohiu batez abisatu eta gero, konfidantza osoarekin soltatu eta lurretik hogeibat metrotara zegoelaren ideiak ez ziola beldurtzen zirudien.
Beranduago guraso batzuk heldu ziren, hamar urte inguru zituen semearekin. Haurrak jadanik bazekien zeintzuk ziren bere egitekoak aseguratua izateko, ahala ere, berak ez zuen inor aseguratu (agian pisu kontuarengatik edo agian oraindik ez zekielako aseguratzen).
Goizeko hamarrak aldera heldu nintzen bertara eta oso azkar pasa zen goiza. Familiak pare bat horma igo zituen eta bazkal orduan etxera joan ziren, baina lagun taldeak bertan jarraitu zuen. Jateko zerbait eraman zuten eta bertatik urrundu nintzenean, oraindik gogotsu zeuden eskalatzen jarraitzeko.


ELKARRIZKETAK
Elkarrizketatutakoak adin desberdinekoak izatea izan da nire irizpide nagusiena, eskaladaren nondik norakoak eta bere historia hobeto ulertzeko asmoarekin.
Lehenengo, Durangoko emakume gazte batekin elkartu nintzen. Jone du izena eta kirol eskalada mendian praktikatzea da gehien gustatzen zaiona. Egia esanda, elkarrizketak nahiko sinpleak izan ziren eta ea zenbat denbora zebilen eskalatzen eta zerk motibatu zion kirola hastera izan zen elkarrizketaren hasiera. Oso denbora gutxi zioan eskalada munduan, hiru urte baino gutxiago hain zuzen. Pozik agertu zen galdera guztiei erantzutera, ahala ere, orain ikasketak zirela eta ez zuela horretara dedikatzeko denbora asko onartu zidan.
Bigarren entrebistatua ordea, Pablo izeneko gizon bat zen; eskalada munduko beterano bat. Hamalau urtetatik zioela eskaladan guztiz sartuta esan zidan eta orain ere, 50 urte baino gehiago izanda, topera jarraitzen zuela.
Kirol honetatik gehien motibatzen ziotena zer zen galdetu nienean ia gauza berbera erantzun zidaten: askatasun sentsazioa sentitzen zutela. Pablok gainera estresa desagerrarazten ziola gehitu zuen, zibilizaziotik haratago gustura eta lasaiago sentitzen baita. Kirol honetan guztiz zentratua egotea exijitzen diola eta horman daudenean ez duela ezertan gehiago pentsatzen onartu zuen.
Jonek eskalatzen zegoenean sentitzen zuena plazerra zela esan zidan, autosuperaziora bultzatzen dizun kirola dela. Plabok endorfinak aipatu zituen ere; horman zaudenean sentitzen duzun beldur sentsazio horren kontrola lortzea kontuan hartu beharreko zerbait da eskaladan.
Baina alde txarrak ere aipatu zituzten, nahiz eta ikuspuntuak guztiz desberdinak izan. Jonerentzako kirol honen alderik gogorrena denbora gehiegi exijitzen duela da. Hasieran hobekuntzak azkar ikusten direla baina frustraziorako joera handia duela onartu zuen. Denborarekin gradua igotzea ez dela erraza eta gainera azken aldian gutxi joaten zela rokodromora entrenatzera esan zuen.
Pablok eskaladaren alde txarren enfokea guztiz desberdina izan zuen eta familia
oso konbentzionala izatea arazo bat izan daitekeela zioen, asteburutako bizikidetza zertxobait apur daitekeelako. Jonerekin bat zetorren eta batzuetan, hobekuntzarik ez dagoenean edota txarrerantz zoazenean sor daitekeen frustrazioaren arazoa komentatu zuen baita ere.
Kirol hau asko hazi da azken urteotan eta honi buruz ere galdetu nien. Pablok eskalatzailearen estigma izugarri aldatu dela onartu zuen, lehen bere gurasoek debekatu egiten ziotela eskalatzera joaten eta orain ordea, seme-alabak animatu egiten direla.
Estiloan ere aldaketa nabariak egon dira; kirol eskaladan adibidez, orain 20-30 metro inguruko horma-bideak dira, baina 70. hamarkada amaieran sokak 40 metrokoak ziren eta hormak, ondorioz, oso laburrak ere (lau edo bost iltzekoak).


Euskal Herrian praktikatzen zen eskaladari buruz ere galdetuak izan ziren. Eskalada mendi kulturarekin oso loturik zegoela esan zuen Jonek eta honek, azken finean, eskaladan murgilketa ekar dezakeela. Jone beti izan da mendizalea eta berarekin mendira joan ohi den lagun batek kirola ezagutu eta  eskalatzen hasi zenean, bera ere horretan topera hasi zen. Pablok antzeko zerbait esan zuen, gainera, eskalatzeko izugarrizko lekuak daudela gehituz.
Bi entrebistatuak, Durangaldekoak izanik, oso zorionezkoak agertzen dira Atxarte bezalako eskalada eskola bat hain gertu izateagaitik. Euskal Herrian kirol eskaladako profesional ugari irten direla esan zuten Euskal Herrian, 80. hamarkadan eskalatzailerik onenetarikoak izan genituela hamentxe (lehenengoetarikoak 8. gradua egiten).
Atentzioa deitu zidan esaldi batekin amaitu zuen Pablok elkarrizketa: “Eskaladak duen gauzarik garrantzitsuenetarikoa giza-harremana da. Bizikidetzan dauden jatekoa banatzea, gauak, poztasunak… Jende hobeto ezagutzen duzu.”
Gainera, ingurunearen masifikazioari buruz ere hitz egin zuten. Ingurunearen hondatzea horrekin lotu zuen Pablok, eta bertan sartzen bukatu duten administrazioen ondorioz, kirol mugatua eta erregulatua bilakatu behar izan duela komentatu zuen. Bere esanetan, eskaladak hasiera batean zeukan xarma hein batean desagertu da.
Jone, ordea, ez zen hain nostalgika agertu, baina honen inguruko kezkak ez zitzaizkion soberan gelditu. “Nire ustez, askoz ere komertzialagoa da. Orain eskalada moda bat ere da, marka garrantzitsuek promozionatzen dutena.”
Ahala ere, bai bata zein bestea, oso prest zeuden mendira joaten jarraitzeko eta dagoen jende guztiarekin harremantzeko eta gozatzeko.


ONDORIOA:


Kirol eskaladak sekulako esfortzu fisikoa eskatzen du. Ezagutu izan ditudan inplikatutako eskalatzaile guztiek beraien pisua zorrozki mantentzeko eta horman orduak igarotzeko prest eta gustura azaldu dira. Eskalada ez da benetan zale ez den pertsonarentzako, baizik eta “sakrifiziorako” prest daudenentzako. Honek ez du esan nahi kasu guztiak direnik, baina badago tendentzia nabarmen bat eskalada bizi-estilo bihurtzeko. Bizi-estilo esaten dudanean zera esan nahi dut: eskalada praktikatzeko, hain kirol sakrifikatua izanik, ohikoa dela ikustea nola eskalatzaile askok bizitzako zati handi bat dedikatzen dioten praktika honi, eta baita nola bidai ugari egiten dituzten horma eta sentsazio berrien bila.
Harroka desberdindei buruz, hormako helduleku mota guztiei buruz, munduko leku galduei -baina eskalatzailez berik dauden- buruz eta bestelako gaitegia izan da jaso dudana eskalatzaileekin hitz egiterako orduan. Mundu berri bat da kirol hau, mugimendu konstantean egotera bultzatzen zaituna.
Hala ere, egia da ikusi izan ditudala kirol bat baino gehiago praktikatzen dituztenak eta rokodromoan orduak igarotzea beste entrenamendu sinple bat bezalaxe ulertzen dutenak. Generalizazioa ez da ona izaten, baina ausartzen naiz esatera eskalada ez dela fisikoa den zerbait bakarrik, baizik eta entrenamendu mentala eta zaletasun handia dakarren mugimendu bat.
Horrez gain, azpimarragarria da historian egondako aldaketa eta Euskal Herriak daukan lotura kirol honekin. Euskaldun asko dira eskalada munduan oso ospetsu direnak eta argi dago hau Euskal Herrian dagoen mendi-kultura handiarekin lotura daukala. Eskalada eta natura eskutik doaz eta hori da agian kirol honek daukan ezaugarri nabarmengarri eta miresgarriena.


BIBLIOGRAFIA:


  • 1. La Escalada en Roca: Historia, evolución y modalidades https://os2o.com/blog/la-escalada-en-roca-historia-evolucion-y-modalidades/. Accessed December 29, 2017.
  • 2. Historia de la escalada. Esslidesharenet. 2017. https://es.slideshare.net/iespinaldu/historia-de-la-escalada. Abenduran 2a, 2017.
  • 3. Historia de la Escalada Deportiva - Info. Taringanet. 2017. https://www.taringa.net/posts/info/2495949/Historia-de-la-Escalada-Deportiva.html. Azaroaren 21a, 2017.
  • 4. País E. Reportaje | Casi un deporte autóctono. EL PAÍS. 2017. Available at: https://elpais.com/diario/2000/07/10/paisvasco/963258012_850215.html. Abenduaren 29a, 2017.


Elene Quintana Arrinda

Comentarios

Entradas populares