Funtzionalismo eta Kulturalismo, gizartea versus kultura?
Malinowski eta Boasek beren Funtzionalismo eta Kulturalismoarekin XX.mendean aurretik zeuden Eboluzionismoa eta Difusionimo korronteak kritikatu zituzten. Biek azkena komentutako korronte hauek kritikatu eta hainbat ideiatan bat egiten zuten arren, beste askotan talka egiten zuten. Talka horien adierazle nagusia da “gizarte” eta “kultura” esanahien arteko talka.
Funtzionalismoa eta Kulturalismoa azaldu aurretik, eta hauek ulertzen laguntzeko, lehenik bi hitz horiei helduko diegu ( Gizartea eta kultura).
Kultura, gizarte baten ezaugarri komunek osatzen dute, espiritual, materialak, estrukturalak edo dena delakoak izan daitezke ezaugarri hauek, eta beste gizataldeekin ezberdintzeko balio du kulturak.
Gizartea, komunikazio eta kooperazioa inplikatzen duen indibiduoen arteko gizataldea da, wikipediaren arabera inplikazio hauek oso altuak direnean, gizartea kultura bilakatzen da.
Funtzionalistek gizartearen funtzionamendua azaltzeko animalia baten biologiaren adibidea erabiltzen dute, gizarteko atal ezberdinak loturik daude eta horien elkarlanari eske funtzionatzen du eta mantentzen ditu bere prozesuak gizarteak. Radcliffe-Brown aldiz, egitura sozialean zentratu zen behar biologikoen ordez. Bere ustetan gizartea harreman osagarrien sistema bat da, eta instituzioen betebeharra gizartea sistema moduan mantentzea da.
Kulturalismoa ere Funtzionalismoa bezala XX. mendearen hasieran sortu zen antropologia korrontea da. F.Boasek sustatu zuen, eta Levi-Strauss, Ruth Benedict, Margaret Mead eta A.L. Kober ere honen jarraitzaile dira.
Amerikan oso zabalduta dago eta bere oinarria zera da: errealitatea funtsean kultura dela. Eta beraz errealitatea ulertzeko kultura aztertu behar dela.
Franz Uri Boas (1858-1942) alemaniar antropologo eta etnologoa. Kulturalismoaren hastpenak egin zituen. Kultura bakoitza ezberdina zela azpimarratu zuen eta gizakia prozesu ebolutibo berean zegoela zihoen, baina teoria eboluzionistek ez bezala ez zuen uste herrialde guztiak kultura bereko garapen maila ezberdinetan zeudenik; baizik eta kultura bakoitzak bere garapena zuela.
Boasen ikaslea eta baita ere Kulturalismoaren jarraitzaile izan zen Ruth Benedictek zihoen kulturen jokabidea gertaera batzuen ondorio zela. Margaret Mead-ek, beste ikasle batek lan handia egin zuen nerabeen hezkuntza kulltura ezberdinetan aztertuz. Gizartearen pisua eta heziketaren garrantzia azpimarratu zituen. Bereziki gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak aztertu zituen kultura ezberdinetan. Eta aurrekoa jarraituz, genero bereizketa heziketaren eta ez biologiaren ondorio dela ondorioztatu zuen.
Kulturalismoaren ekarpen nagusia kultura aniztasunari egindako ekarpena da, kultura bakoitza ezberdina zela azpimarratu zutenez hauen ikerketa sakona egin eta informazio berri asko ekarri zuten. Endozentrismoari kontra egin zion korronteak. Kulturalismoaren sorreratik kultura bat aztertzerako orduan bere historia eta testuingurua aztertzen eta ulertzen saiatzen dira lehenik.
Kritikak kulturen arteko berdintasunak azaltzeko orduan agertzen dira. Kulturalismoaren teoriaz ezin baita fenomeno hau azaldu.
Comentarios
Publicar un comentario