Claude Levi-Strauss, etnozentrismoa eta erlatibismo kulturala
Levi-Straussek antropologiaren helburua ikusi ezin diren egiturak bilatzea eta aurkitzea dela dio. Horrez gain, kultura bakarra dagoela dio eta gizarte bakoitzak, bere ezaugarriak jartzen dizkio. Gizarte bakoitzak ezin du beste gizarte batekin haien kultura konparatu, gizarte bakoitzak bere gaitasunak eta ezaugarriak baititu.
Eta hori da Levi-Straussen mezua. Hau da, goraipatu nahi du berezitasunaren izaera eta garrantzia.
Etnozentrismoa, gizatalde batek bere kulturaren ezaugarriak oinarri moduan hartuta, beste gizatalde baten kultura aztertu eta beraien kultura hobea dela esatean datza.
Levi Straussek ez du eboluzionismoa onartzen, baina, aldiz, etnozentrismoaren defendatzailea da eta etnozentrismoaren barruan, bi mota ezberdintzen ditu. Alde batetik, tradicionala, guztiz txarra ez dena eta beste alde batetik, etnozentrismo modernoa. Azken hau, lehenengoa baino askoz txarragoa. Hemen, kultura bateko kideak, euren kultura besteena baino hobea dela eta hauek besteak gidatu behar dutela sentitzen dute.
Kultura erlatibismoa aldiz, kultura bakoitzak bere balioak kontuan hartuz neurtu behar dugu eta ez beste kultura baten balioak hartuz oinarri bezala. Beste kulturekiko toleranteak izatean datza, etnozentrismoan ez bezala. Testuak esaten duen moduan, kultura bakoitzak bere ezaugarriak ditu, goian aipatu bezala, eta horrek pizten gaitu beste kulturak aztertzeko interesa. Kultura guztiak ezaugarri berak balituzte, guztiok berdinak izango ginateke eta hori ez litzateke interesgarria izango.
Comentarios
Publicar un comentario