"Bestearen" azterketa
Antropologia “bestearen” azterketa dela esaten da, ikertzen duenak kanpokoa berearekin konparatuz ikertzen duelako, eta beraz ez da bere kultura edo gizartea aztertzeaz arduratzen, baizik eta ezberdinak eta urrunekoak direnetaz. Errezagoa da ezaugarriak identifikatzea normaltzat, naturaltzat edo berezkotzat barneratuta ez ditugunean. Hala ere antropologo on batek aurreikasitako aurreiritzi alde batera uzten eta hauek gabe ikertzeko ahalmena eduki behar du, bere testuinguruan diren ezaugarriak edo betidanik bizi izan dituen egoera edo ekintzak ere identifikatzeko.
Antropologia lana gatazkatsua izan da urte askotan zehar; XX. mendetik aurrera ordea, izugarrizko aurrerapenaren ondorioz, antropologiaren xedea gehiago zehaztea lortu izan da. Orain arte egindako bereizketarekin amaitu eta azterketa antropologikoak gizartearen kontzeptu unibertsaletik aldendutako azterketa soziokulturaletara hurbildu da antropologia, gizarte desberdinen etnografia eta ohiturak ulertuz eta aztertuz.
Antropologiaren historia aztertu ezkero, Europara gerturatu beharko ginateke, bertan sortu baitzen gizarte zientzia hau. Orokorrean mendebaldeko klase maila altuko gizonek eta eskolara joateko aukera izandakoek egiten zituzten ikerketa antropologikoak. Honengatik eta garai hartan ikergaia sortu berria zelako egoen ezjakintasunagatik, haien ikerketa puntua “herri primitiboak” deiturikoak soilik ziren, gutxiago garaturiko etnia eta herrialdeak. Gehienbat Hego Amerikako indigenen tribuak aztertu zituzten, euren janzkera, sinismenak, hizkuntzak, herrituak… . Gaiak, askotarikoak izaten ziren, baina ikerketa eremua folklorera soilik mugatzen zen gehienbat.
Gainera botere harreman batetik egiten ziren ikerketak, uste zen tribu haiek garatu gabeak zirela, zibilizatu gabeak, herri Europearren itxura hartu behar zutela eta oraindik bide luzea zutela “gu” bezalakoak izatera iristeko.
Atropologia kontinentearen arabera desberdin garatu izan bada ere, gaur egun, akatsengandik ikasiz ulertu da kultura guztiak direla ezberdinak eta antropologiak munduko txoko guztietako gizarteak aztertu eta ulertu behar dituela, ez soilik mendebaldeko kulturekiko ezberdinak ziren herriak aztertzea. Oraingo antropologo batek giza taldeen kultura eta gizarte erakundeak aztertzen ditu. Gai ohikoenak aldaketa soziokulturalak, erlijio sinesmenak, generoa, artea...dira, folkloreaz haratago.
Kepa Fernandez de Larrionak dio, antropologia “alteritateaz” (besteaz) egin izan du gogoeta. Antropologoak mendebaldeko kulturatik haratago egin izan du ikerketa eta honek konparaketak ekarri ditu. Kultura desberdinak ikertu eta berea den kultura ardatz bezala jarri du.
XX. mendetik aurrera antropologiaren ikertzeko metodologia edo antropologia ulertzeko modua aldatuz joan da eta gai anitzak aztertu ziren kontinenteen arabera. Antropologiaren ardatz bezala Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak hartu izan ziren, baina bakoitzak azterketa-eremu desberdinekin. Lehenengoa soziologiaren ardatzat jotzen da eta Estaturik gabeko gizarteen azterketan zentratu zen; bigarrena ordea, gizarte-psikologia eta hizkuntza, ezagutza eta interpretazioaren azterketan, hau da, ideien eta kultur adierazpenean.
Gaur egun, kontinenteen arteko bereizketa hori apurtu nahi izan da, bereizketa historikoa zapuztuz eta tradizioak hurbilduz. Hasierako konparazioak zalantzan jarri dira eta indarra hartu dute komnikazioaren eta interpretazioaren teoriek.
Etxeko antropologia eta sorterriko antropologoa kontzeptu berriak heldu dira, batak bere kultura propio edo mendebaldekoa aztertzen duelarik eta besteak sorterrikoa. Esamolde hauek antropologia ulertzeko bi era dira baina antropologiaren esparruak guztiz zabalak dira. Landa-lanean oinarritutako lanak dira antropologoarenak, datuen bilketa eta azterketa sakonak egiten ditu.
Hemen behean bideo bat jarri dizuegu nahi ezgero ikus dezazuen.
Hemen behean bideo bat jarri dizuegu nahi ezgero ikus dezazuen.
Bibliografia
Ehu-ko Antropologia sarrera dosierrean.
Iñaki Markoren “Antropologiaren kontzeptua eta izaerari buruz”, testua.
Kepa Fernández de Larrionen “Alteritatea”, testua.
Comentarios
Publicar un comentario